Zarauzko podiumera igo da Mikel Elgezabal triatleta gernikarra
Joan den zapatuan jokatu zen Zarauzko 27. triatloia. Hondartza marmokaz beteta zegoela eta, igeriketa atala bertan behera utzi beharrean izan ziren antolatzaileak, eta, beraz, duatloiko probak baino ez zituzten bete triatletek: 9 kilometro arineketan, 82 kilometro bizikletaz eta 14 kilometro arineketan. Catriona Morrison eskoziarra eta Eneko Llanos gasteiztarra izan ziren azkarrenak, baina Mikel Elgezabal gernikarrak be podiuma zapaltzea lortu zuen, hirugarren helmugaratu baitzen.
Sailkapena, gizonezkoak:- Eneko Llanos Burguera (SVC-Seguridad) 3:42:50
- Aimar Agirresarobe Lizarra (Tolosaldeko TT) 3:48:24
- Mikel Elgezabal Fernandez (independentea) 3:48:40
- Catriona Morrison (Independentea) 4:09:16
- Radka Vodickova (Elche TC) 4:16:30
- Estefania Gomez Villanueva (Independentea) 4:32:24