Nerea Bilbaoren, Naia Uriarteren, Ainhoa Castriloren, Nagore Fernandezen eta Unai Maguregiren narrazioak izan dira aurten Bermeo Uria txapelketako narraziorik onenak. Txapelketa hori Bermeoko Joxe Miel Barandiaran udal liburutegiak antolatzen du eta aurtengoa hamargarren edizioa izan da. 8 eta 18 urte bitarteko umeei eta gazteei zuzendutakoa da txapelketa, eta antolatzaileen arabera, Lehen Hezkuntzako ikasleak izaten dira gehien parte hartzen dutenak.
Joan den barikuan, Nestor Basterretxea aretoan egindako ekitaldian jaso zituzten sariak eta irabazleak «pozik» jaso zuten izendapena. Irabazleek liburuak, Luma liburu dendan gastatzeko txeke bat eta diploma bat jaso zituzten. Bigarren sailkatuek be sariak hartu zituzten; liburuak eta diploma. Txapelketan parte hartu duten guztiek hartu zuten, aldiz, iazko txapelketako irabazleen ipuinekin osatutako liburuxka.
IRABAZLEEN ETA BIGARREN SAILKATUEN ZERRENDA:
L.H. 2. ZIKLOA
- Nerea Bilbao Aparicio
- Nerea Amparan San Juan
L.H. 3. ZIKLOA
- Naia Uriarte Torre
- Lander Arroyo Garcia
DBH 1. ZIKLOA
- Ainhoa Castrillo Barrena
- Magali Gorroño Larrabasterra
DBH 2. ZIKLOA
- Nagore Fernandez Zabala
- Miren Aizpuru Bilbao
BATXILLERGOA
- Unai Maguregi Kortazar
- Cristina Mendiguren Sampedro