Eguraldiak ez zuen batere lagundu asteburuan, eta Urdaibaiko Mendi Lasterketa Kopako antolatzaileek uste baino parte hartzaile gutxiago batu zituzten, egutegiko hirugarren proban. Hain zuzen, 64 korrikalari batu zituen Arrolapek, Ariatzako (Muxika) mendi lasterketan.
Guztietan azkarrena Oier Ariznabarreta izan zen. Durangarrak zazpi minutu atera zizkion Ekaitz Kortazar herrikideari. Hirugarren postuan, bestalde, Iñigo Bilbao muxikarra heldu zen, eskualdeko lehen sailkatua izanez.
Emakumezkoei dagokionez, bestalde, bakarrik bi parte hartzaile izan ziren. Iratxe Muñozek irabazi zuen, eta Eva Lizarralden sailkatu zen bigarren.
Mendi martxan, bestalde, 150 parte hartzaile inguru batu zituzten antolatzaileek. Urdaibaiko Kopako lasterketan gertatu bezala, aurreikusitakoa baino parte hartzaile gutxiago batu zituzten, eguraldi txarragatik.