2012ko abendutik zenbait zerbitzu esk
aintzen dituen arren, gaur inauguratu dute Gernikaldea Zentroa. Beste hainbaten artean, Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkullu, Osakidetzako zuzendari nagusi Julian Perez eta Osasun sailburu Jon Darpon izan dira gaurko ekitaldian.Horiek azaldu zutenez, Osakidetzak «nabarmen hobetuko» ditu Lea-Artibai eta Busturialdeko osasun zerbitzuak.
«Urte luzeetako lana izan da, gorabehera ugarigaz; zailtasunak izan ditugu, baina, orain, ez da atzera begiratzeko garaia, orain, etorkizunari begiratu beharra dago», azaldu du Julian Perezek. Hala, Lea-Artibaik eta Busturialdeak aurrerantzean, «lanean errendimendu osoz» jardungo duen zentro barria izango dutela adierazi zuen.
Darponek, bestalde, Osakidetzak osasun publikoaren eta lana sortzearen aldeko apustua egiten duela azaldu du. Era berean, gaixoarengan eta horren beharrizanengan arreta gehiago jarriko duen antolakuntza baten aldeko apustua egiten duela gaineratu du. Azken finean, Gernikaldea zentroak «kalitatezko osasun-laguntza» eskainiko duela esan du.
Horretarako, baina, «denbora behar» dutela aitortu du, «gaixoei eta horien familiakoei, elkarteei, udalei eta zentroan lan egiten duten profesionaleei entzun ahal izateko».
40 milioi euroko inbertsioa eginda, «iraganaren eta etorkizunaren arteko zubi» lez ikusten du Iñigo Urkullu lehendakariak Gernika-Lumoko zentro barria. Horen atzean, hamar urtetan, jende askok egindako lana dagoela dio lehendakariak: «Batzuek amestu egin zuten, beste batzuk diseinatu; ondoren, obrak martxan jarri zituzten, eraiki, okupatu, eta, gaur, denoi esker, zentro barria ireki dugu», esan du gaurko ekitaldian.
Egun eskaintzen dituen zerbitzuak
Hil honetan, zerbitzu barriak jarri ditu martxan Gernikaldea Zentroak; hala, egun, honako hauek eskaintzen ditu: Kardiologia, Kirurgiaorokorra, Dermatologia, Digestiboa, Endokrinologia, Ginekologia, Pneumologia,Urologia, Otorrinolaringologia, Oftalmologia, Erradiologia eta Traumatologia.
Badira, herritarrei lehendik be egiten izan zaizkien beste proba osagarri eta prestazio batzuk be: esaterako, espirometriak, oxido nitrikoaren proba,diabetikoentzako hezkuntza, ohiko erradiologia digitala, ekografiak eta ekografia ginekologikoak.
Urrian, ostera, larrialdi-zerbitzua (eguneko 24 orduetan, urteko 365egunetan) eta kokardiogrametarako gela martxan jartzea aurreikusten du Osakidetzak.
Horrez gain, 2014. urtearen hasieran, kirurgia handi anbulatorioko bi ebakuntza-gela eta prozedura endoskopiko eta kirurgia txikikoetarako gela bat irekitzea surreikusten dute.
Prestazio guztiak dituen zentro baten beharra
EH Bilduko legebiltzarkideak be izan dira gaur, zentroaren inauguruazioan: Rebeka Ubera eta Eva Blanco, eta zentro barriaren harira, proiektuaren diseinu-prozesuan, «hainbat aldaketa» egon direla salatu dute; «gehienbat okerrerako norabidean».
«2002tik gaur arte, eman behar zituen prestazioak murriztuz joan dira. Alegia, ospitalearen hasierako izaera motelduz joan dira eta osasun zentro soil batean uzteko arriskua dagoela ikusten dugu», azaldu du Uberak.
Horregatik, EH Bilduk lanean jarraituko duela adierazi du, «Busturialdeak behar duelako benetan ospitale batean funtzionatuko duen azpiegitura». «Ez dugu osasun zentro handi bat nahi Gernika-Lumon, prestazio guztiekin biztanleen beharrizanak asetuko dituen ospitalea nahi dugu, eta Jaurlaritzak hasiera-hasieran eman zuen hitza betetzea exijituko dugu, baita Legebiltzarrean be”, gaineratu du.
Sindikatuen elkarretaratzea
Bestalde, sindikatuek be, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Saila salatzeko aprobetxatu dute gaurko inauguruazioa, zentroaren aurrean elkarretaratzea eginda. Hain zuzen, osasun sailak «eraikuntza behin eta barriro atzeratu izena, aurrekontua neurri gabe igo izana eta oherik eta hemodialisi zerbitzurik bako ospitalea egin izana» kritikatu dute ELA, LAB, ESK, CCOO eta UGT sindikatuek. Gainera, horiek uste dute Galdakaoko Ospitalearen menpeko zentroa izatea eragozpen handia litzatekela etorkizunean izan bdezakeen garapenerako, «bai gastuei dagokienean eta baita maila funtzionalean be».