Zapatuan euskal fitness txapelketa jokatuko dute Lizeo Antzokian
Zapatuan euskal fitness txapelketa jokatuko dute Gernika-Lumoko Lizeo Antzokian. Urtero bezala, euskal egutegiko zita garrantzitsuena izango da bertokoa, eta hainbat kirolari batzea aurreikusten dute antolatzaileek. Aurten hamaikagarren biderrez antolatuko dute proba.
Txapelketa 16:30ean hasiko da, eta, guztira, lau maila izango dira: Gizonezkoen eta emakumezkoen bodyline mailak, gizonezkoen fitness maila eta Athletic bodybuilding maila. Hamabi euro ordaindu behar dira txapelketa ikusteko.