Jarduera guneak lotuko dituen bidegorria eskatuko dute zapatuko martxan
Herrian jarduera guneetara –ikastetxeetara, lantokietara, polikiroldegira, osasun zentroetara…– doan bidegorria behar dela aldarrikatzeko, III. Bizikletaldia egingo du zapatuan, Bidegorridxe Gernika-Lumon ekimenak.
12:00etan ekingo diote bizikleta martxa herrikoiari Merkurio iturritik abiatuta. Hala, ekimenaren bultzatzaileek martxa horretan parte hartzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta egun horretan «ezuzteko politak» izango direla aurreratu dute.