Bihar arte emon daiteke izena azoka txikirako
Alde Zaharreko Haitz Nagusije elkarteak azoka txikia antolatu du beste behin be zapaturako. Ohi legez, Goiko Plazan bilduko dira, 10:30etik 15:00etara. Parte hartu gura dutenek, halanda be, aurretiaz izena emon beharko dute Gizarte eta Kultura Etxean, eta bihar dute horretarako azken eguna.
Jostailuak, arropak, jokoak, liburuak, diskoak…bakoitzak gura duena saldu ahalko duela jakinarazi dute antolatzaileek. Haitz Nagusijek antolatzen dituen jardueren helburua ” Alde Zaharrari bizitasuna emotea» dela azaldu dute behin baino gehiagotan.