G
aur emon du Berbalagunek maiatzeko Ezetz Jakin lehiaketako saria: hain zuzen, Aurora Isla gernikarrak jaso du Anaiak tabernan bi lagunentzako otordua. Lehiaketako antolatzaileek azaldu dutenez, 76 lagunek parte hartu dute maiatzekoan, eta horietatik guztietatik, 32 pertsonek erantzun dituzte galdera guztiak ondo. Orain, ekaineko lehiaketako galdera sorta prestatzeari ekingo diote antolatzaileek, eta azaldu dutenez, ikasturte honetako azken lehiaketa izango da.