Animaliak edukitzea eta zaintzea arautzeko zenbait debeku ezarri ditu Mundakako Udalak
Animaliak edukitzea eta horien zaintza arautzen duen ordenantzari jarraiki, zenbait debeku ezarri ditu Mundakako Udalak. Arau horien bitartez, osasungarritasun publikoa zaindu gura du, «animaliak errespetatuz, babestuz eta zainduz».
Hala, ordenantza betetzeko, identifikatuta eta udaletxean erroldatuta eduki beharko dira animaliak, jaio eta hilabeteko epean. Horretarako, mikrotxipa edo elementu mikroelektronikoa jarri beharko dio albaitari ofizial batek.
Bestalde, arriskutsutzat hartzen dituzten animaliren bat eduki nahi izanez gero, udal-lizentzia administratiboa eskuratu beharko du haren jabeak. Betibe, aurretiz, ordenantzan zehaztutako zenbait betekizun beteta. Horrez gain, arriskutsuak izan litezkeen animalien udal-erregistroan beerregistratu beharko dira.
Udalak jakinarazi duenez, falta arina egiten duena 30,05 eta 300,51 euro arteko isunagaz zigortu ahalko dute, eta falta larria egiten duena, ostera, 300,52 eta 1.502,53 euro arteko isunagaz.
Debekuak
10. artikulua, 2. puntua. Debekatuta dago bide publikoetan eta orubeetan txoriei, txakurrei, katuei eta gainontzeko kaleko animaliei jaten ematea, berariaz baimena eman ezik. Falta arintzat hartuko da.
6. artikulua, 2. puntua. Animaliaren jabeak dagozkion neurriak hartu beharko ditu gorotzak bide eta gune publikoetan botata gera ez daitezen. Falta arintzat hartuko da.
27. artikulua, 2. puntua. Jendetza batzen den lekuetan eta jendeari zuzendutako lokaletan ezingo da inolako animaliarik aske utzi, hauek, dagokion uhal edo katearekin joan beharko dira. Falta larritzat hartuko da.