Udako kirol ekintzetan izena emoteko epea zabaldu dute Gernika-Lumon
Gernika Lumoko Udalaren Kirol Patronatuak udako ekintzetan izena emoteko epea zabaldu du. Hain zuzen, zazpi ikastaro emongo ditu kirol patronatuak, aurtego udan. Golf, surf, arraun, urpekaritza, eta piraguaren artean aukeratu beharko dute interesatuek.
Urpekaritzaren eta surfaren barruan, bina ikastaro emongo dituzte. Bat adin guztietako pertsonentzat, eta bestea urpekaritza titulu ofiziala atera gura dutenentzat. Surfari dagokionez, bestalde, surf klasiko edota taula gainean zutik arraunean egiteko surf teknikaren artean aukeratu dezakete interesatuek. Surf eta urpekaritza ikastaroetan ezinbestekoa da igerian jakitea.
Izena emoteko edo informazio gehiago jasotzeko, Santanape kiroldegira joan beharko dute interesatuek. Astelehenetik barikura, 08:00etatik 22:00etara zabaltzen dute kiroldegia. Asteburuetan, bestalde, 09:00etatik 21:00etara zabaltzen dute.