Pentsatu. Elikatu. Aurreztu lelopean ospatzen da aurton Nazioarteko Ingurumen Eguna, modu horretan, elikagaien alferreko galerak eta jakien hondakinak murrizteko kanpaina bultzatu gura dute.
Bermeoko Udalak, kanpaina horrekin bat egin du eta hainbat jarduera antolatu dituzte bihar hasi eta domekara bitartean. Hona hemen egitaraua:
- Bihar: 19:30ean, Gizarte eta Kultura Etxean Urdaibai, biodibertsitatearen paradisua hitzaldia. Alex Zabala biologoa izango da hizlaria.
- Barikuan: 17:00etatik 20:00etara, gauza zaharrekin jostailuak egiteko tailerra egongo da Idoia Gabantxo diseinatzailearekin. Lameran izango da, kiosko inguruan. 5 eta 12 urte bitartekoei zuzenduta dago.
- Zapatuan eta domekan: Sendabelarrak ezagutzeko tailerra, Berbalagun taldearen laguntzarekin.Garbiñe Zulaika naturopatak eskainiko du tailerra. Zapatuan, 09:30eatik 12:30eara ibilbide bat egingo dute oinez, tren geltokitik hasita. Domekan, barriz, 10:00etatik 14:00etara, aurreko egunean batutako sendabelarrekin erremedio desbardinak egiten ikasiko dute Euskal Gunean (Atalde kalea 17, atzekaldea)
Bestalde, atzo, Eskolako Agenda 21 programaren barruko ekimenetan inplikatzegatik eta parte hartzegatik nabarmendu diren ikastetxeetako, institutuetako eta ikastoletako ikasleen zein irakasleen lana aitortzeko ekitaldia egin zuten atzo Busturiko Madariaga Dorretxean.
Ikastetxe iraunkor izateagatik diploma bana jaso zuten eskualdeotako zenbait udalerritako ikastetxeek: Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Bermeo, Lekeitio eta Ondarroa.