iAuBe musika taldeak lehen diska aurkeztuko du Gernika-Lumon
Leire Saituak (Ibarrangelu) eta Miguel Comas (La Habana; Cuba) bikoteak osatutako iAuBe musika taldeak lehen diska kaleratu du, eta Gernika-Lumoko Elai Alai aretoan joko dute aurkezpen kontzertua, zapatuan. Hain zuzen, 18:00etan igoko dira taula gainera Saitua eta Comas.
Saituak eta Comasek duela 11 urte ezagutu zuten elkar, baina ordutik asko aldatu da bien arteko harremana. Hasiera baten, Saituak bakarlari bezala jotzen zuen, eta Comas musikari laguntzaileetako bat zen.
Bikotea duela bi urte inguru batu zen barrio be, baina talde barri bat sortzeko asmoagaz. Hala, hasierako pop doinak albo batera utzita, musika elektronikoagoa egiten dute egun. Saituak nabarmendu duenez, musika elektronikoak “askatasun gehiago” emoten die, eta “gustura” sentitzen dira musika estilo barrian.
Zapatuko aurkezpen kontzertuak irauten duen bitartean, zenbait irudi proiektatuko dituzte pantaila erraldoi baten.