Bilboko hilketa gaitzesteko elkarretaratzea egingo dute Gernika-Lumon
Asteon Bilbon gertatutako hilketa matxista gaitzesteko elkarretaratzea deitu du Gernika-Lumoko Eraso Sexistei Stop! plataformak. Bihar egingo dute protesta, 19:30ean Merkurion.
Joan den astean be elkarretaratzea egin zuten gernikarrek, Laudion erail baitzuten emakume bat. Aurten genero indarkeriaren ondorioz hildako lehen emakumea izan zen.