Gernika-Lumoko Allende Salazar eskola publikoak barikuan ospatuko du bere eguna. Goizetik gauera, jardueraz beteriko eguna izango dute ikastetxe horretako, ikasle, irakasle eta gurasoek. Besteak beste, kirol jarduerak, dantza erakustaldiak, antzezlanak edota tailerrak izango dituzte aukeran eskolako jaian parte hartzen dutenek.
Egitaraua
- 09:30ean: Irratsaio berezia, eta egitarauaren aurkezpena.
- 10:00etan: San Frantzisko eskolako ikasleen antzezlana (Lehen zikloko umeentzat).
- 10:30ean: Txupina bota eta krosa.
- 12:00etan: Ping pon eta futbolin finalak.
- 12:00etan: Herri kirolak, zikloka.
- 15:00etan: Futbol eta saskibaloi partiduak gimnasioan.
- 15:00etan: Ipuin kontalaria (4 eta 5 urtekoentzat), psikomotrizitate gelan.
- 15:00etan: Hirugarren ziklokoen antzezlana, DVDan.
- 16:00etan: Hirugarren zikloko ikasleen dantza erakustaldia.
- 17:00etatik-18:30era: Tailerrak.
- 17:30ean: Molto lasterketa, pistetan (euria bada, frontoian). Ume bakoitzak bere motorra eroan beharko du. Patinetan ibiltzeko aukera be izango dute gurasoek eta ikasleek, frontoian. Bitartean, eskolatik kalejira egingo dute.
- 18:30ean: Eskolako umeen dantza erakustaldiak.
- 19:30ean: Super tonbola.
- 20:00etan: Dantzaldia.
- 22:00etan: Jaiaren amaiera.