550 ume inguru batuko ditu Busturialdeko dantzari txikien egunak
Busturialdeko 27. Dantzari Eguna ospatuko dute domekan gazteenek, Busturian. Antolatzaileek zehaztu dutenez, bederatzi dantza taldek parte hartuko dute dantzari egunean, denetara 550 ume inguru batuz. Bermeoko Alkartasuna, Mundakako Gazte-Zar, Foruko Urdaibai, Gernika-Lumoko Elai-Alai, Nabarniz eta Ereñoko Kabelinatxe, Gautegiz Arteagako Artie, Ibarruriko (Muxika) Basotxoritxu eta Busturiko Irrintzi Alai izango dira parte hartuko duten taldeak. Urtero legez, Bakioko Itxas-Aldekoak ariko dira Busturialdekoekin batera.
12:00etan hasiko da dantza ikuskizuna, eta eguraldi ona izanez gero kalejira egingo dutela zehaztu dute antolatzaileek. Altamira auzoko tenis pistetan batuko dira dantzariak.