Foruko Muinogorri elkarteko bazkide batek urteko lehenengo onddoak hartu ditu. Batek, gainera, tamaina “izugarria” du; 850 gramo inguruko pisua duela jakinarazi dute, gainontzeko biak ez dira horren handiak. Hirurak jangarriak direla zehaztu du elkarteko presidente Enrike Agorriak. Lekua zehaztu ez badu be, Urdaibain hartutakoak direla dio, nahiz eta horrelakoak Arratia eta Altube inguruetan gehiago aurkitzen diren, Agorriaren esanetan.
Aurton, perretxikoen denboraldia “apur bat” atzeratuta doala esan du Agorriak, “eguraldiak apur bat hobera egiten badu,baina, laster agertuko dira”.