Munduko Arrozen laugarren edizioa hartuko du zapatuan Gernika-Lumok; hala, gai nagusitzat arroza izango duen aldarrikapenean, kulturen arteko eta jai giroko gastronomia lehiaketan parte hartzeko aukera izango dute herritarrek. Horretarako, baina, izena emon beharko da aurretiaz.
Zapatuan ospatuko dute egun hori, Gernika-Lumoko Pasealekuan, goizetik iluntzera bitartean. Aurreko urteetako arrakasta ikusita eta gutxi gorabehera zenbatek parte hartuko duten jakiteko, eguena baino lehen izena emon beharko da, Astran, Kultur Etxean edo
gernika.mundukoarrozak@gmail.com helbidean.
Informazio gehiago gura duenak Munduko Arrozak-en webgunean (
www.mundukoarrozak.info) edota Gernikatik Munduraren blogean (
gernikatikmundura.wordpress.com) eskuratu ahal izango du.
Egitaraua
Ekainak 8, zapatua
10:00etan. Izen emotea.
11:30ean. Umeentzako tailerrak (Mercadeco).
14:00etan. Munduko Arrozen Txapelketa.
14:30ean. Sarien banaketa.
15:00etan. Herri bazkaria.
16:30etan. Erritmoak dibertsitatean.
18:00etan. Buruhandien kalejira. Ostean, Astra txikiren jaialdira joango dira.