Hilerriko kaperaren «egoera txarra» ikusita, konpontze lanak abiarazi gura ditu Elantxobeko Udalak. Horretarako, baina, «dirurik ez» duela azaldu du, eta, horregatik, herritarren artean diru bilketa martxan jarri nahi du.
Era ezberdinen bitartez bildu nahi du dirua udalak; batetik, idazkiak banatuko dizkiete herritarrei, eta, horregaz, gutun azalak emongo dizkiete, bertan dirulaguntza sartu ahal izateko.
Bestetik, kontu korronte bat be zabaldu dute (2095-0328-98-2128000635), herritarrek diruz lagundu dezaten. Horrez gain, udaletxean bertan be aurkeztu ahal izango dituzte herritarrek dirulaguntzak, 08:00etatik 14:00etara.
21.000 euroren beharra
Udalak jakinarazi duenez, kapera konpontzeko ia 7.000 euro beharko ditu, eta, biltegia konpontzeko, ostera, 14.000 euro.
Informazio gehiago gura duenak Elantxobeko Udalaren webgunean (www.elantxobe.eu) eskuratu ahal izango du.