Elantxobeko Euskera Elkarteak III. Argazki lehiaketa abiarazi du. Dagoeneko, parte hartu dezake herritarrak, eta horretarako azken eguna, abuztuak 11 izango du.
Elantxobeko bazterren inguruko argazkiak aurkeztu beharko ditu parte hartzaileak, eta, gehienez, bost argazki bidali ahalko ditu. Elantxobeko edozein denda edo tabernetan utzi ahal izango ditu argazkiak, baita udaletxean bertan be, 08:00etatik 14:00etara. Internet bidez egiteko aukera be emoten dute antolatzaileek; hala, interesatuek idazkaritza.elantxobe@bizkaia.org helbidera bidali beharko dituzte euren lanak.
Ohi legez, aurkezten dituzten argazki guztiekin erakusketa egingo dute herriko tabernetan, eta, gainera, horien artean onenak aukeratu eta sarituko ditu epaimahaiak. Lehenengoak errioxar ardauaren sei botila eta hamaiketakoa jateko 50 euroko bonoa eskuratuko ditu; bigarrenak hamaiketakoa jateko 50 euroko bonoa eta cava botila bi eta hirugarrenak hamaiketakoa jateko 50 euroko bonoa.