‘Euskeraz olgetan’ antolatu dute Busturian, udarako
4 eta 14 urte bitartekoei zuzendutako kanpaina da Euskeraz Olgetan. Uztailean egingo dute eta ordutegia 10:00etatik 13:00etara izango da. Parte hartu gura dutenek barikua izango dute izena emoteko azken eguna. Altamirako Kultur Etxean aurkeztu beharko dute ordaindu izanaren ziurtagiria; izan be hurrengo kontu korronte zenbakian sartu beharko dute dirua: BBK 2095 0032 89 2032002727.
Busturian erroldatuta dauden umeak 50 euro ordaindu beharko ditu. Anai-arreba bi baldin badira 65 euro izango dira eta hiru izanez gero, 75 euro. Erroldatuta ez dagoen ume batek 100 euro ordainduko ditu, bik 130 euro eta hiruk 150 euro, hain zuzen be.
Begirale bila
Bestalde, Busturiko Udala aipatu kanpainarako begirale bila be badabil. Interesa dutenek curriculuma eta kanpainarako proposatzen duten jarduera-programa aurkeztu beharko dituzte. Barikua dute azken eguna.