Arkada Social taldea
Goizean hasi eta goizaldera arte luzatuko da zapatuan Gernika-Lumon ospatuko duten Piratak Egunak. 11:00etan hasiko dira jarduerak, umeentzako puzgarriekin, eta ostean kalejira girotua eta poteoa egingo dituzte Athletic zaleek. Iñigo Cabacas zena be gogoan izango dute zapatuan, 2012ko Athletic eta Shalke 04 taldeen arteko futbol partidaren ostean Ertzaintzaren gomazko pilota batekin emandako kolpearen ondoren hildako gazte basauritarra omenduko baitute 13:15ean. Omenaldia amaitutakoan, herri kirolak egongo dira ikusgai.
Bazkalostean taberna laguntzaileetatik egingo dute poteoa, eta gauean musikak hartuko du protagonismoa, kontzertuak antolatu baitituzte Pasealekuan. Hain zuzen, MCD, Skaketan, Arkada Social eta Abra Kadaver taldeak igoko dira oholtza gainera. Txapelpunken Piratak abestiaren aurkezpena egiteko be baliatuko dute eguna.
Egitaraua:
- 11:00etan, umeentzako puzgarriak
- 12:00etan, kalejira girotua eta poteoa
- 13:15ean, Iñigo Cabacasi omenaldia
- 13:30ean, herri kirolak: sokatira eta barrenadore txapelketak
- 15:00etan, bazkaria
- 17:00etan, poteoa taberna laguntzaileetatik