Antzinako argazkien erakusketa egin nahi dute aurten be, Elantxoben
Iazkoari jarraituz, aurten be, antzinako argazkien erakusketa egin gura dute elantxobetarrek. Horretarako, baina, herritarren laguntza eskatu dute. Hala, aipatu argazkiak dituenak udaletxera eroan edota idazkaritza.elantxobe@bizkaia.org helbidera bidali ahalko ditu. Iaz, 300 bat argazki bilduta, erakusketa ikusgai jarri zuten Arrantzaleen Kofradian.