Txirrindulari talde bat harrapatu ditu auto batek, Muxikan
Segurtasun Sailak jakinarazi legez, atzo jazo zen istripua, BI-2121 errepidean. Nissan Terrano markako auto batek txirrindulari talde bat harrapatu zuen, 10:00ak aldera. Zeuzkan zauriak zirela eta, euretako bat, Berangoko 42 urteko bizilaguna, Gurutzetako ospitalera eroan behar izan zuten.