Bermeo Futbol Taldeko zenbait jokalari
Datorren denboraldira begira, taldea osatzeko lanetan darrai Bermeo Futbol Taldeak. Zeregin horretan, Apurtuarteko jokalari izandako Iñigo Hernandez
Perla erdilaria eta Danok Bateko atezain izandako Nabar de Haro fitxatu ditu taldeak. Fitxaketa bi horiez gain, Aitor Pedernales Getxo-Igeretxeko aurrelari izandakoa eta Nando Alonso entrenatzailea be gehitu dituzte taldera.
Bestalde, Unai Algortak, Asier Goienetxeak, Adei Maciasek eta Eneko Madariagak Bermeon jarraituko dute hurrengo denboraldian.