Herriko giltza jaso du Uruguaiko presidenteak, Muxikako alkatearen eskutik
Busturialdeko Hitza
Busturialdea
Uruguaiko presidentea eta Muxikako alkatea, atzo goizean
Europan zehar egiten dabilen bidaia ofizialaren barruan, Jose Alberto Mugica Uruguaiko presidenteak Muxika bisitatuko zuen atzo, bere abizenaren jatorria ezagutzeko asmoz. Ekitaldi xume batean, herriko giltzak jaso zituen Muxikako alkate Aitor Goldarazen eskutik. Mugicak, bere aldetik, larruzko gautxo bat eman zion opari.
Hainbat herritar bildu ziren Uruguaiko presidenteari harrera egiteko ekitaldian, baita dantzariak, txistulariak eta bertsolariak be. Ekitaldi berean, herriko ohorezko liburua sinatuko zuen Mugicak. Herritarrekin egindako bilera informalaren ostean, Sa Roman auzoko dorretxea bisitatu zuen, bere leinuaren jatorria ezagutzeko asmoz.
Mugica 1935ean jaio zen, Montevideon. 60ko hamarkadan MLN Tupamaru gerrillako kide izan zen. Garai hartan, sei biderrez zauritu zuten balaz, eta hamabost urte inguru egin zituen kartzelan. 2010etik aurrera, bestalde, Uruguaiko presidentea da. 2012ko urrian bisitatu behar zuen Muxika, baina osasun arazoak zirela eta, bidaia atzeratu egin behar izan zuen.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.