Auzolanean aritu ziren lagunak
Urtero bezala, Bermeoko Alde Zaharreko auzokideen Haitz Nagusije elkartea Frantxuen Haitzak garbitzen egon da asteburuan. Aurton ingurua “inoiz baino garbiago” egon dela aipatu dute, eta, horregatik, herritarrak zoriondu dituzte.
Dena den, beste behin be, herritarrei “lekua garbi manten dezaten” eskatu diete auzo elkarteko kideek. Bestalde, Kosta Mugapeko eta Portu Zuzendaritzako arduradunei Frantxuen Haitzetan kartel bat ipintzeko eskaera egiten diete, “danon espazioa dena danok zaintzeko” eskatzeko.