Busturia Txirrindulari Taldeak antolatutako II. Larrago igoera ekainaren 8an jokatuko da, zapatuan, 10:30ean, baina eguaztena da izena emoteko azken eguna.
busturiatt@gmail.com helbidera idatzita eman behar da izena, izen-abizenak eta jaiotze data zehaztuta. Izena ematen duten lehenengo 100 parte hartzaileak baino ez dituzte onartuko.
Erlojupekoa Altamiratik hasiko dute zikloturistek. Larragoraino 3,2 kilometro izango dituzte aurretik. Dortsala hartzerakoan 5 euro ordaindu beharko ditu parte hartzaile bakoitzak.
Bost maila bereizi dituzte antolatzaileek:
- Emakumeak
- 14tik 30 urtera artekoak
- 31tik 40 urtera artekoak
- 41etik 50 urtera artekoak
- 51tik 100 urtera artekoak
Baldintza batzuk bete beharko dituzte parte hartzaileek. Esaterako, 18 urtez azpikoek guraso edo tutoreen baimena eroan beharko dute. Bestetik, derrigorrezkoa izango da kaskoa erabiltzea.
Proba amaitzean hamaiketakoa egongo da parte hartzaile guztientzako. Halaber, sariak eta opariak egongo direla iragarri du antolakuntzak.