Bi zauritu izan dira Bermeon, arma zuriekin elkarri eraso egin ostean
Zapatu goizaldean izan zen gertakaria Bermeoko Intxausti kalean. 42 eta 45 urteko bi gizon izan ziren zaurituak. Segurtasun Sailetik jakinarazi legez, gertatutakoa ikertzen ari dira “baina, itxura denez, eztabaida baten ondorioz, elkarri eraso egin zioten, arma zuriekin”.
Zaurituetako batek sabelean eta saman zituen zauriak; besteak, barriz, eskuan eta aurpegian. Lehenik eta behin Bermeoko anbulatorian artatu zituzten biak, eta ondoren Galdakaoko ospitalera eroan zituzten. Biek dituzte delituzko aurrekariak.