Umeak bizikleta gainean
Gernika-Lumoko Kirol Patronatuak antolatutako Duatloi Txikiak harrera ona eduki du gazteenen artean. Domekan jokatu zen lasterketa, eta 225 kirolari gazte batu ziren. Antolatzaileak pozik dira izandako erantzunagaz, ez baitzuten espero hainbeste kirolari gazte batuko zenik aurtengo lasterketan.
Aurten bederatzigarrenez antolatu dute Duatloi Txikia, gazteenen artean kirola sustatzeko asmoagaz. Lasterketa 11:30ean hasi zen. Korrika zein bizikleta gainean egin beharreko ibilbideak Merkurio Iturri inguruan kokatu zituzten.