Lea-Artibai, Busturialdea eta Durangalderako beste anbulantzia medikalizatu bat eskatu du PSE-EEk
Lea-Artibai, Busturialdea eta Durangalderako beste anbulantzi medikalizatu baten beharra ikusten dute PSE-EE alderdiko kideek; hori eskatzeko, mozioak aurkeztu dituzte Durangaldeko herrietako udaletan. Egun, anbulantzia medikalizatu bakarra dago aipatu hiru eskualdetako herritarrak artatu eta ospitalera eroan ahal izateko; alegia, «307.000 lagunentzako».
Dagoen anbulantzia bakarrak Gernika-Lumon du basea, eta, hori dela eta, Durango eta inguruetara ailegatzeko denbora asko behar duela azpimarratu dute sozialistek.
Hala, anbulantzia barria Iurretako suhiltzaileen parkean egotea eskatu dute PSE-EEko kideek: «Ondo kokatuta dagoelako eta pertsonala hartzeko leku egokia delako».