Gernika KESBeko emakumezkoen junior mailako taldeak Bizkaiko Kopa irabazi du. Eskolapiosi 52-70 irabazita, gernikarrek 2013-2012 denboraldia borobildu dute. Izan be, maiatzaren hasieran Bizkaiko liga irabazita, eta joan den asteburuan Kopa irabazita, Bizkaiko talderik sendoena izan da bertokoa.
Junior mailako gizonezkoen taldeak, bestalde, ezin izan zuen Kopa garaikurra irabazi. KESBekoek, 39-56 galdu zuten Berrio Otxoaren kontra. Gernikarrek Malosteko zaleen babesean jokatu zuten, baina talde bilbotarra gehiago izan zen kopako neurketa erabakiorrean.
Kopako kanporaketekin amaitzeko, emakumezkoen kadeteen taldeak finalaren atarian esan dio agur txapelketari. Bertokoek ez zuten ondo jokatu eta Tabirako sailkatu zen finalerako, 43-48 irabazita.
Ligan, bestalde, gizonezkoen nagusien taldeak garaipenagaz amaitu zuen denboraldia. Bigarren amaituta, Bizkaiko lehen Mailara igotzea lortu dute bertokoek.