Urdairack elkarteak 2012-2013 denboraldiko sariak banatu ditu. Gernika-Lumoko errugbi zaleen elkarteak David Hernandezi (irudian) emon dizkio ligako jokalari erregularrenaren eta kopako jokalari hoberenaren sariak. Bestalde, bigarren taldeko jokalari gogotsuenaren saria be banatu dute elkartekoek. Hain zuzen, Beñat Arriluzea izan da saritua. urdairack