Kartzelatu egin dute ama hiltzea leporatuta atxilotutako emakumea
Emakume bat atxilotu zuen barikuan Ertzaintzak Muxikan, ama hiltzea leporatuta. 56 urteko emakumeak berak deitu zuen ertzainetara, amari aizkoragaz eraso ziola esanez. Anbulantzia bertaratu zenean ama bizirik zegoen arren, handik gutxira zendu zen. Emakumea kartzelatu egin dute.