Urtarrileko protesta elkarretaratzea
Eraso Sexistei Stop! plataformak deituta, gaur arratsaldean protesta elkarretaratze bat egingo dute gernikarrek, Euskal Herriko beste emakume bat erail dutela salatzeko. Aurten genero indarkeriaren ondorioz hildako lehen emakumea izan da Laudiokoa. Ertzantzak 49 gizoneko bat atxilotu du, bikotekidea labankadaz hiltzea leporatuta.
Protesta elkarretaratzea Merkurio iturriaren ondoan egingo dute, 19:30ean.
Busturialdea bi eraso 2013an
Busturialdeko herrietako datu ofizialak kontuan hartuz gero, 2013an bi emakume erasotu dituzte. Bi kasuetan, erasoak Gernika-Lumon gertatu ziren. Bata urtarrilaren 1ean, eta bestea duela aste bete inguru.
Urtarrilaren 1ean, esaterako, Ertzantzak 19 urteko gizonezko bat atxilotu zuen, Iparragirre kalean emakume bat erasotu ostean. Erzaintzak jakinarazi zuenez, emakumea leku aldendu batera eramaten ahalegindu zen gizonezkoa, gorputzeko zenbait ataletan ukituak egiten zizkion bitartean. Neska bortxatzeko ahaleginean, arropak apurtzea lortu zuen atxilotuak.
Ertzaintzaren arabera, neskaren lagun bik lortu zuten bortxaketa geratzea. Antza danez, emakumea baino apur bat aurrerago zihoazen oihuak entzun zituztenean. Oihuak entzundakoan emakumea laguntzera joan ziren, eta Ertzaintza bertaratu arte aurre egin zioten atxilotuari.
Maiatzaren 16an, bestalde, 23 urteko gizonezko bat atxilotu zuen Ertzaintzak, genero indarkeria egotzita. Ustez, herriko pub batean gertatu zen erasoa 01:50 inguruan. Ustez, gizonezkoak emakumea erasotu du bertan. Ertzaintzak gizonezkoa atxilotu zuen.