Pasealekuko Jubilatuen Etxean igogailu barria jartzen dabil Gernika-Lumoko Udala; hortaz, hemendik aurrera, bertaratzen direnek ez dute arazorik izango bi solairuen artean, gora eta behera ibiltzeko. Udalak jakinarazi duenez, datorren asterako izango da prest igogailu barria.
Udalaren arabera, segurtasun handiagoa eskaintzen du igogailu barri horrek; izan be, trakzio eta esekitze kableetan abiadura-kontrola due, eta gainera, energia aurrezteko sistema be badu.
Behin instalazioa eginda, barrualdea pintatzeari eta txukuntzeari ekingo dio udalak orain