Sarituak
Araia Agirre Bermeoko San Frantziskoko ikaslea eta Leire Olabarria ikastetxe bereko beste ikasle baten ama Bizkaiko ACEX proiektuaren barruko lehiaketan saritu dituzte.
Adibidez izeneko lehiaketan, lehenengo kategorian lortu du saria Agirrek, eta nagusien kategorian Olabarriak.
Azken bost urteetan saritu izan dituzte Bermeoko ikastetxeko lanak lehiaketa horretan: iaz Edurne Bilbao gurasoarena eta Claudi Ucin ikaslearena, 2011n Arantza Goienetxea gurasoarena, 2010ean Orlando Inperatore gurasoarena…