
Iazko bazkaria, irudian
Azken urteetan bezala, aurten be bazkari batean bilduko dira Gernika-Lumoko erretiratuak. Udalak antolatu ohi duen hitzordu hori Merkatu plazan izango da, bihar, 14:30ean. Bazkalostean dantzaldia edukiko dute herriko erretiratuek.