KESBeko juniorrak Bizkaiko ligako Lauko Finalean
Gernika KESB denboraldi edarra egiten dabil, eta, asteburuan be, Kopako bi final jokatuko ditu taldeak. Hain zuzen, junior mailako emakumezkoek eta gizonezkoek jokatuko dituzte finalak.
Emakumezkoen taldeak Bizkaiko liga irabazi zuen duela gutxi, eta faborito nagusia izango da zapatuko finalean. Eskolapios talde bilbotarraren zelaian jokatuko dute, 18:30etik aurrera.
Gizonezkoen taldeak, bestalde, etxeko zaleen babesa izango du, Malosten jokatuko baitute norgehiagoka. Berrio Otxoaren kontra neurtuko dituzte indarrak, 16:00etatik aurrera. Gizonezkoek be, zapatuan jokatuko dute.
Kadeteek finalaurrekoa
Amaitzeko, emakumezkoen kadeteen taldeak, Kopako finalaurrekoetako bat jokatuko dute, zapatuan. Hain zuzen, Tabirakoren kontra neurtuko dituzte indarrak, 12:00etatik aurrera.
Tabirakok kadeteen liga irabazi zuen, lauko finalean KESBekoei irabazita. Hala, errebantxa hartzeko aukera izango dute bertokoek.