Jabi Luaces Gernika Futbol Taldearen entrenatzailea izango da, hurrengo bi denboraldietan. Busturiarra “pozarren” azaldu da, “etxera” bueltatuko baita. Entrenatzaile ibilbidea Gernikaren harrobian hasi zuen Luacesek, eta hirugarren mailako ateak ireki zizkion bertoko taldeak. Hala, Gernika-Lumora bueltatzea “ederra” dela esan du.
Busturikoak presidentetzarako bi hautagaien babesa eskertu du. Izan be, “bi hautagaitzek ni aukeratzea laudorio bat da”. Hala, lanean hasteko gogotsu degoela jakinarazi du.
Urte betez gazteen Nazional Mailako Gernikaren taldea entrenatu ostean heldu da talde nagusira Luaces. Azaldu duenez, “mailaz jaitsi ginen, baina ez genuen merezi”. Sorte txarra izan zutela dio, baina mutilek jarrera aparta izan zutela deritzo.