Euskal Trainerilla Txapelketa jokatuko du Urdaibaik asteburuan
Urdaibaik Euskal Trainerilla Txapelketa jokatuko du asteburuan, Hondarribiako uretan. Bizkaiko Trainerilla Txapelketa irabazita, “gogotsu” ekingo diote erronka barria bertokoek. Jon Salsamendi entrenatzaileak azaldu duenez, “oso zaila izango da bandera irabaztea, baina esperantza apur bat daukagu”.
Garaipena lortzeko, baina, Bizkaiko Txapelketan baino hobeto egin beharko dute arraunean, entrenatzailearen ustez. Haren berbetan, “akatsak zuzentzen gabiltza, bost talde egongo baikara finalean sartzeko lehian: Urdaibai, Portugalete, Kaiku, San Juan eta Hondarribia”. Hala, horietako bat finaletik kanpo geratuko da.
Zapatuko sailkapen estropadak bihar jokatuko dituzte gazte eta nagusi mailako arraunlariek. 12:00etan hasiko da lehia. Domekan be, 12:00ak aldera hasiko dira finalak.