Gaur goizean bildu dira, sutea gertatu zen Nardiz Tar Jon kalean. Bermeoko Izaro Bikerseko ordezkariak izan dira txekea kaltetuen plataformako ordezkarien esku uztearen arduradunak, halanda guztiz be, Alde Zaharreko tabernarien ordezkariak be hurbildu dira ekitaldira, baita Bermeoko Udaleko ordezkariak be.
Maiatzaren 1ean Bizkaiko motorzaleen iniziatibaz antolatutako egun osoko jaialdi solidarioan, 10.992, 42 euro bildu zituzten. Horiek kaltetuen plataformaren esku daude jada. Gaur goizean bildu dira txekea emoteko.
http://youtu.be/vDT8ixmdHdE