Herri Babesareko boluntarioak bilatzeko batzarra egingo dute bihar Busturian
Busturiko Udalak Herri Babeserako talde bat osatzeko asmoa iragarri du. Horretarako, baina, behar denean lan egiteko prest egongo diren boluntarioak behar dira. Bilera bat deitu dute bihar arratsalderako, taldea eratzen hasi asmoz.
Beste herri batzuetan dauden moduan, Busturian be Herri Babeserako talde bat osatu gura dute, hainbat urte dira eta horretarako zegoen taldea desagertu zenetik. Halanda be, taldea osatu ahal izateko boluntarioak behar dira ezinbestean. Taldea eratzen hasi asmoz, bihar arratsalderako bilera bat deitu dute. Altamira auzoko kultur etxean batzartuko direla azaldu dute, 19:30ean, eta Herri Babesean parte hartu gura duten herritar guztiei dei egiten die.
Busturiko Udaletik jakinarazi dutenez, taldean parte hartzeko ez da beharrezkoa izango prestakuntza izatea. Boluntario izateko bete behar diren baldintza bakarrak adinez nagusia eta busturiarra izatea dira.