Emakumearen autoestimuari buruzko hitzaldi bat emongo dute eguenean
Eguenean emakumeen autoestimuari buruzko hitzaldi bat emongo dute Astran. Koldo Alonso eta Reyes Cid izango dira hizlariak, 19:30ean hasiko den saioan.
Berbaldia ez da izango gaiagaz lotuta egingo den jarduera bakarra. Izan be, ekainaren 8an autoestimu tailerra emongo dute Alonsok eta Cidek, 10:00etatik 19:30era.
Tailerrean parte hartu gura dutenek izena emon beharko dute aldez aurretik. Alde batetik, Astran bertan emon dezakete izena interesatuek. Bestetik, 609.726.502 edo 657.717621 telefono zenbakietara deituz emon daiteke izena. Bost euro ordaindu behar dira parte hartzeko.
Antolatzaileek azaldu dutenez, emakumeen autoestimua indartzeko ariketak egingo dituzte.