Auzitegiko beharginek protesta egin dute murrizketen eta pribatizazioen kontra
Busturialdeko Hitza
Busturialdea
Gaur eguerdiko protestan 30 lagun inguru batu dira
Gernika-Lumoko Auzitegiko beharginek protesta elkarretaratze bat egin dute gaur eguerdian. Hain zuzen auzitegiaren aurrealdean batu dira 30 langile inguru, murrizketei eta pribatizazioei ezetz esateko. Protestan Gernika-Lumoko delegaritza ordezkaritza duten sindikatu guztiek parte hartu dute: ELA, LAB, CCOO, UGT, CESIF eta CGT.
Sindikatuetako ordezkariek jakinarazi dutenez, Alberto Ruiz Gallardonek (PP) sustatutako lege aurreproiektua martxan dagoela salatu gura izan dute elkarretaratzeagaz. Izan be, murrizketak eta pribatizazioak bultzatuz langileak eta herritar arruntak izango dira kaltetuenak. Herritarrek, esaterako, erregistro zibileko agiriak jasotzerakoan edo administrazioko tramiteren bat egiterakoan ordaindu egin beharko dutela salatu dute sindikatuek. “Lehen publikoa zena pribatu bihurtuko dute”.
Erregistro zibileko beharginen lanpostuak, bestalde, kolokan egongo dira lege aurreproiektua indarrean sartuz gero. Hala gertatuz gero, Hego Euskal Herriko auzitegietako beharginen artean 240 lanpostu inguru galduko direla diote sindikatuek.
Gauzak horrela, Jaurlaritzari jarreraz aldatzea eskatu diote, langileekin bat eginez. Izan be, posible dela azaldu dute sindikatuetako ordezkariek. Nafarroako gobernua, esaterako, lege aurreproiektuaren kontra azaldu zen publikoki. Momentuz, baina, Hego Euskal Herriko Auzitegietako beharginek ez dute Jaurlaritzaren erantzunik jaso.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.