Bizkaiko Federazioko presidentea, Mendatako alkatea,
Oilargane Mendatako Kirolzaleak elkarteko kideak eta mantaren irabazlea (Maumeko Gazta)
Maumeko Gaztak irabazi du Bizkaiko asto proba txapelketaren finala. Mendatan jokatutako saioan, 63 untza eta 2,44 metro egin zituen, joan den asteburuan. Hala, Bizkaiko asto hoberena bihurtu da Maumekoa (Muxika).
Bigarren postuan Xabier Egia sailkatu zen. Mañuko (Bermeo) herritarrak irabazleak baino hiru untza gutxiago egin zituen.
Sailkapena
- Maumeko Gazta (Maume; Muxka). 63 untza eta 2,44 metro.
- Xabier Egia (Mañu; Bermeo). 60 untza, 1/2, eta 1,49 metro.
- Rafa Alegria (Bermeo). 59 untza.
- Maiora Elkartea (Maume; Muxika). 58 untza eta 3/4.
- Iker Legarreta (Bermeo). 56 untza, 3/4 eta 3,60 metro.
- Mañukobenta (Mañu; Bermeo). 56 untza.