Intxausti Giroko etapa baten
Beñat Intxausti muxikarrak Giroko hamaseigarren etapa irabazi du, haren kirol ibilbideko garaipenik garrantzitsuena lortuz. Hala, Ivreako helmuga lerroa ez du inoiz ere ahaztuko, itzuli handi baten irabazitako lehen etapa izan baita bertokoarentzat.
Gaurko etapa hirugarren mailako azken mendatean erabaki da. Tropelak ziztu bizian pasa du hirugarren mailako mendatea, lasterketa buruan liderrak bakarrik geratuz. Jeitsiera azkar baten ostean, Intxaustik, Tanel Kangert-ek eta Przemyslaw Niemiec-ek lasterketa buruari iskin egitea lortu dute, azken zazpi kilometroetan sartzeagaz batera.
Amaierako sprintean, bestalde, Muxikako txirrindulariak maisuki jokatu du. Iheskideen geldialdi bat baliatuta, eraso gogorra jo du azken metroetan, helmugara lehen postuan sartuz.
Muxikarra pozarren azaldu da helmuga lerroa zeharkatu ostean. Dioenez, Giroa hasi aurretik jarritako helburu nagusia bete du, helmuga lerroan besoak altxatuz. “Ezin dut gehiago eskatu”.