Akatz taldearen ska doinuek giro bizian mantendu zituzten Gernika-Lumoko herritarrak zapatuan. Bakioko taldearen musika entzuteko irrikaz zeuden Astrara bertaratutakoak; hala erakutsi zuen, behintzat, bertan sortutako giroak. Halanda be, gaua ailegatu orduko, egun osoko egitaraua izan zuten aurretik herriko skalariek. Eguerdian poteoa egiteko elkartu ziren herritarrak, eta, ostean, 35 pertsona inguru batu ziren Astran, bazkaltzeko. Iluntzean, pintxopotea aprobetxatuta, kalera atera ziren barriro, eta eguna musikagaz bukatu zuten.