Euskal Herriko beste hainbat tokitan bezala, Busturialdean be protagonista bilakatu da euria asteburuan. Batzuentzako kalera ateratzeko aitzakia izan bada be, beste askorentzat ez da hala izan, eta Maiatz Pazko eta San Isidro jaietan murgildu dira.
Aterpea bilatu duenik izan da egunotan, frontoian, karpa azpian, hormaren kontra jarrita, elizpean… Toki batean zein bestean, baina aurreikusita zeuden ekintzak burutu egin dituzte.
Sukarrietan, esaterako, urteroko hitzorduari jarraituz, sukalkia egin zuten Pazko jaien baitan; aurten, dena den, jende gutxiago bildu da Marisma parkean, euria tarteko.
Arratzun be Pazko jaiak ospatzen dabiltza egunotan, eta gaur emongo diete amaiera herriko festei, mezagaz eta bazkariagaz. Ajangizen, bestalde, sanisidroak ospatzen darraite hilaren 5etik; zapatuan, esaterako, Txakolin Eguna ospatu zuten, eta datorren domekan Mugari Bira ibilaldia egingo dute.
-
-
Ajangizko jaiak
-
-
Ajangizko jaiak
-
-
Ajangizko jaiak
-
-
Ajangizko jaiak
-
-
Ajangizko jaiak
-
-
Sukarrietako jaiak
-
-
Sukarrietako jaiak
-
-
Sukarrietako jaiak
-
-
Sukarrietako jaiak
-
-
Sukarrietako jaiak