Ekainaren 9an egingo dute Bermeoko eliz eta ermiten martxa
Ohi legez bi ibilbide izango dira aukeran: betikue eta luzie. Bietarako derrigorrezkoa izango da aurretiaz izena emotea www.sollube707.com webgunean. Ekainaren 9an egingo dute Sollube 707 mendi taldeak antolatzen duen XIV. Bermeoko eliz eta ermiten martxa.
Martxaren helburua Bermeoko eliz eta ermitak ibilbide bardinean lotzeko aukera eskaintzea da (Gaztelugatxe, San Miguel, Mañu, Aingeru Guardie, Almike eta Demiku). Horretarako, baina, parte hartzaileek bi ibilbideren artean aukera dezakete: 31 kilometro dituen betikue edota luzie, 47 kilometrokoa. Azken hori, Euskal Herriko iraupen luzeko ibilaldien 12. zirkuituaren baitan kokatuta dago.
Betikue egiteko Euskadiko kutxan 3035 – 0034 – 04 – 0341048480 sartu beharko dituzte 8 euro. Luzie egiteko, barriz, parte hartzaileek 10 euro sartu beharko dituzte hurrengo kontu zenbakian: Euskadiko Kutxa 3035 – 0034 – 08 – 0341048479. Ordainketak egiteko azken eguna ekainaren 1a dela azaldu dute antolatzaileek.
Bi ibilbideetako parte hartzaileek Taraskatik abiatuko dira, betikue 08:00etan hasiko da eta luzie, barriz, 07:00etan. Ibilbidean zehar osasun zerbitzuak eta anoa postu likidoak zein solidoak eskainiko dituztela jakinarazi dute eta amaitzerakoan dutxatzeko aukera be badagoela adierazi dute. Gura dutenei aterpetxean lo egiteko aukera be eskaintzen die aurretiaz info@sollube707.com helbide elektronikora idatzita.