11.000 euro batu dituzte Bizkaiko motorzaleek sutean kaltetuentzako
Apirilaren 11n gertatutako suteak kaltetutako familiei laguntzea helburu, maiatzaren 1ean egun osoko jaialdi solidarioa antolatu zuten herriko Alde Zaharrean Bizkaiko motorzaleek. Jaialdi horri esker 10.992,42 euro bildu zituzten, horiek orain kaltetuen esku utziko dituzte. Bihar txekea emoteko bilduko dira sutea gertatu zen Nardiz Tar Jon kalean, 11:00etan.
Bizkaiko motorzaleek Bermeoko rock taldeen eta alde zaharreko tabernarien laguntzagaz antolatu zuten maiatzaren 1ean jaialdi solidarioa. Horretan, 10.992, 42 euro bildu zituzten, «kontaketan sutean kaltetutakoen plataformako zenbait kidek parte hartu zuten gardentasun handiena bermatzeko», azaldu dute motorzaleek.